MIYANO ANX-42SYY BERRIA AURKEZTEN DIZUGU

Citizenek ANX-42SYY tornu CNC automatiko berria merkaturatu du. Fanuc kontroldun kabezal finkodun makiña honek, LFV teknologia berritzaileari esker, txirbilen kudeaketa arazoa errazten du.

LFV teknologiak, X eta Z ardatzen ebaketa-norabideen oszilazioak eta piezaren errotazioa sinkronizatu egiten ditu. Bere onura nagusia, bai piezetan edo bai erremintetan korapilatzen diren txirbilek eragindako arazoak murriztea da; gainera, diametro txikiko zulo sakonak mekanizatzeko eraginkorra da, baita mekanizatzeko zailak diren materialak lantzeko ere.

Abantailen artean, honako hauek nabarmendu daitezke:

  • HMI Kontrol-panel berria (gizona-makina interfazea).
  • Maneiu erosoagoa, Cincom eta Miyano erabiltzaileentzat. Funtzionamendu-metodologi berriak antzekoak direnez bi marken artean, haien erabilera errazten du eta makiña prestakuntza-denborak azkartzen ditu.
  • Desplazamendu-abiadura handiagoa, ardatz guztietako gida linealei esker. Makiñak, bi kabezal eta bi “Y” ardatzdun torreta dauzka.
  • Azelerazio eta desazelerazio-denborak nabarmen murriztea, kabezaletan integratutako motorren ondorioz.
  • Produktibitate handia eta espazioa erabilpen txikiagoa, 2.650 x 1.630 mm-ko makina trinkoa baita.

 

ANX-42SYY berriari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.

Webgune honek berezkoak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu gure zerbitzuak hobetzeko eta zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko zure nabigazio ohiturak aztertuz. Arakatzen jarraitzen baduzu, erabiltzea onartzen duzula uste dugu. Cookieen politikari buruz gehiago jakin dezakezu hemen

Onartu
Top