1952an José Egañak eta Tomas Salaverriak sortutako enpresa da hau eta harrezkero gureganatu dugun erantzukizuna da goren kalitateko makinak ez ezik laguntza tekniko irmoa ere eskaintzea gure bezeroetako bakoitzaren neurrira egokitutako soluzioak bilatzen.
Harrezkero, hiru belaunaldi izan dira enpresa honen buruan, bere garapenean laguntzen, eta hala bilakatu da Espainiako makina-erremintan izen eta tradizio handienetako banatzaileetako bat.
Merkatuan dugun esperientzia zabalak eta bezeroarekin gertutik lankidetzan aritzeko hartua dugun konpromisoak, gure enplegatuek enpresarekiko erakutsitako profesionaltasunarekin eta fideltasunarekin batera, ahalbidetu digute gure artean giza talde eta baliabide egokiak izatea oraingo industriaren gero eta kalitate- eta zerbitzu-eskakizun handiagoei erantzuteko.
Bezeroen base zabal bat dugu herrialde osoan, besteak beste, sektore hauetan: Automobilgintza, Mediko–Kirurgikoa, Hidraulikoa, Sarrailagintza, Pneumatika, Ekipamendu-ondasunak, Matrizegintza, Trena, Aeronautika, Makina-erreminta.