JIMTOF 2018

EGASCAko talde komertziala JIMTOF 2018an izan zen azaroaren 1etik 6ra. Bertan, ordezkatzen ditugun Citizen, Miyano, Brother eta Fuji markek beren produktu berriak aurkeztu zituzten merkatuan.

Citizen – Miyano markak mundu mailan aurkeztu zituen L-12-X modeloak, M-32-VIII berria, bata Miyano BNE-51/65 MSB eta BNE-51/65 MYY ere, datozen urteetan liderrak izatera iritsiko diren makinak.

Bestalde, berriro ere, merkatuak LFV teknologiaren arrakasta erakusten jarraitzen du, baita bere mailaz mailako ezarpena ere markaren ia modelo guztietan.

Brother-ek, bere aldetik, mekanizazio-zentroen gama osatuaz gain, bi produktu berri aurkeztu zituen. Lehena Speedio R650X2 berria da, 40 erremintadun magazine batez hornitua, eta Brother F600X1 nobedadea.

Webgune honek berezkoak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu gure zerbitzuak hobetzeko eta zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko zure nabigazio ohiturak aztertuz. Arakatzen jarraitzen baduzu, erabiltzea onartzen duzula uste dugu. Cookieen politikari buruz gehiago jakin dezakezu hemen

Onartu
Top