Eibarko Erisono 2 Poligonoan gure egoitza berriaren eraikuntza-lanak amaitu ondoren, datorren ostiralean, 15ean, gure instalazio berrien inaugurazio-ekitaldia egingo dugu.
Urtebeteko etengabeko lanaren ondoren amaitu dugu gogo biziz gauzatuta ikusi nahi izan dugun proiektua, merkatuaren oraingo premiei erantzuteko instalazio industrial berriak, alegia. 1.500 m2-ko gure espazio industrial berrian gune espezifikoak taxutu ditugu makinen erakusketa, muntaketa eta konponketarako. Bestalde, ordezko piezak eta osagaiak biltegiratzeko eremu zabalak ditugu, baita bidalketa eta harrerarako baliabide berriak ere, gure bezeroei zerbitzu hobeago eta eraginkorrago bat ematearren.
Gainera, prestakuntza-gelak ditugu orain, baliabide eta espazio modernoenez hornituak, aukera emango digutenak gure bezeroekin eta hornitzaileekin ezagutza eta teknologia trukatzeko.
Eraikin honekin ziklo berri bati hasiera ematen dio EGASCAk, hirurogei urtetik gorako bere historian, merkatuan erreferentziazko banatzaile bat izaten jarraitzeko asmoarekin, bere produktuen kalitatea, bezeroarekiko hurbiltasuna eta salmenta ondoko bere zerbitzuaren kalitatea ere oinarri hartuta.