PRESENTZIA NABARMENA BIEMH 2018AN

Berriro ere, Makina-Erremintaren Bienalean ohikoak garenez gero, elkarraldian izan zen EGASCA, S.A. eta presentzia nabarmena izan zuen bertan. 400 m2-ko gure standean Citizen – Miyano markako buru finko eta mugikorreko tornuen gama osatua jarri genuen ikusgai, baita ordezkatzen ditugun gainerako marken (Brother, YCM, Fuji) modelo gailenenak ere.

Nabarmentzekoa da, nobedade gisa gure merkatuan, Citizen D-25 eta Brother R-650 modelo berrien aurkezpena.

Eta aipamen berezia merezi dute LFV teknologiaren inguruan aurkeztutakoek, teknologia berdingabe honen fidagarritasunaren eta produktibitatearen erakusgarri gisa.

Oso balorazio positiboa egin dugu emaitzak ikusita, baita gure standa bisitatu zutenek erakutsitako interesa ere, eta eskertu egin nahi dugu haiek gure enpresan jarritako konfiantza.

Webgune honek berezkoak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu gure zerbitzuak hobetzeko eta zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko zure nabigazio ohiturak aztertuz. Arakatzen jarraitzen baduzu, erabiltzea onartzen duzula uste dugu. Cookieen politikari buruz gehiago jakin dezakezu hemen

Onartu
Top