BROTHER SPEEDIO W1000XD1 BERRIA

Brotherrek Speedio W1000Xd1 berria kaleratu du, 2021ean IF Desin Award saria jaso duen CNC-D00 kontrolaz hornitutako modeloa da, 15 "ko LCD pantailarekin.

Speedio X1000Xd1 mekanizazioaren sektorean berrikuntza bat suposatzen su BBT30 modeloen segmentuan. Makina azkar eta sendoa da, edozein mekanizaziorako diseinatua, eta abiadura handiko kontrola du. Ibilbide luzeago eta lan-eremu zabalago bati esker, pieza mota ezberdin ugari mekaniza ditzake.

Speedio W1000Xd1 bere produktibitate gaitasun handia erakusten du CNC-D00 kontrol berritzaileari lotutako pisu eta inertzien optimizazioari esker. Kontsumo baxuko motor hibridoei esker, ingurumena % 100ean errespetatzen duen makina da.

Onuren artean, honako hauek nabarmendu daitezke:

  • Kontrola erabiltzeko erraztasuna, CNC-D00 kontrol berriari esker, intuitiboagoa eta eraginkorragoa baita.
  • Mekanizazio-eremu zabala, pieza handietarako naiz pieza ugariren mekanizaziorako.
  • Mekanizazio-mota ezberdin ugari egin ditzake, abiadura eta efizientzia handiko mekanizaziotik, erresistentzia handiko mekanizaziora, indar-pare handiko motor baten erabilerari esker.
  • Kontsumo energetiko baxuak makiña “eco-friendly” baten bihurtzen du.

 

Brother Speedio W1000Xd1 berriari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.

Webgune honek berezkoak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu gure zerbitzuak hobetzeko eta zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko zure nabigazio ohiturak aztertuz. Arakatzen jarraitzen baduzu, erabiltzea onartzen duzula uste dugu. Cookieen politikari buruz gehiago jakin dezakezu hemen

Onartu
Top